undefined

Athleticen ordua Letretan eta Futbolean

Athleticen ordua Letretan eta Futbolean

Laura Mintegik, Santi Segurolak, Jon Rivasek, Carlos Ranedok eta Kike Martinek Athletic eta literatura izan dituzte hizpide Jose Mari Mugicaren omenaldiaren egunean

San Mamesek arratsalde berezia bizi izan du gaur eta oraingo honetan ez da zelai gainean izan, Athletic beste behin protagonista izan bada ere. Lehenik eta behin, Athletic Club Fundazioak, Juan Carlos Ercoreca presidentearen ahotan, Jose Mari Mugicaren (1935-1993) irudiari eskaini dion omenaldi hunkigarriari esker. Kazetari gogoangarria, Juan Carlosen hitzetan, “Bere bi pasio handientzat, Athletic eta Bilborentzat, aurrez destinatua jaio zena”. Haren sputnik ospetsuak ekarri dituzte gogora, eta omenduaren argazki proiekzio baten ondoren, oroigarri bat eman diote haren familiari.

Aitor Elizegi Klubeko presidentea, Jorge Gomez, Tomas Ondarra, Iker Goñi eta Goyo Arbizu zuzendariak, Jon Vazquez Eguskiza Fundazioko zuzendaria, Jose Anjel Iribar eta Andoni Goikoetxea enbaxadoreak, Ainhoa Tirapu eta Eli Ibarra jokalariak, Patxo Unzueta artikulugile ahaztezina, Laura Mintegi, Santi Segurola, Jon Rivas, Carlos Ranedo eta Kike Martin gonbidatuak, besteak beste. Topaketan zehar, hitzaldiaren gaiarekin lotutako anekdota ugari sortu dira. Futbolak entretenimendu gisa izan duen bilakaerak eta kulturarekin izan duen harremanak osatu dute solasaldiaren ardatza. Finean, futbola “Herriaren opioa” izatetik liburu dendetan ohikoa den gai batera pasatu da, “Baita modu gehiegizkoan ere”.

Letren eta futbolaren X. edizioko topaketa berezi hau osorik ikusi nahi duenak hemen egin dezake.