undefined

100era heltzeko modurik onena

100era heltzeko modurik onena

Damaris Egurrolak bere 100. partida jokatu zuen igandean Athleticekin, baita gola sartu ere, zuri-gorriek Vallecasen lortutako garaipen bikainean (1-4)

Damaris Egurrolak bere ehungarren partida jokatu zuen Athleticekin igandean eta zer hobeto hura ospatzeko, gola sartzea baino. Jokalari zuri-gorria ederto aritu zen Athleticek Vallecasen lortutako garaipenean eta bere taldearen hirugarren golaren egilea izan zen. Aurtengo denboraldian Damarisek sartu duen lehen gola izan zen. Damarisek 100 partida jokatu ditu dagoeneko elastiko zuri-gorriarekin eta denboraldi honetako hamaikako guztietan izan da.

2014an iritsi zen ‘Dama’ Athletic B-ra eta ehun partiden mugarria 20 urterekin lortu du. Bere errendimendu handiak Espainiako selekzioarekin debuta egiteko aukera eman zion joan den maiatzean, eta berriki Promesas selekzioak deitu du Ane Azkona eta Maite Orozekin batera. Azken honek duela hilabete bat lortu zuen Athleticekin 100 partiden langa gainditzea.