undefined

Sarrerak Sevillarako

Sarrerak Sevillarako

Real Betis Balompiek 500 sarrerak bidaliko dizkio Athletic Clubi RC Celta-Athletic Club norgehiagokarako

Partida ikusteko, sarrerak erosi nahi duten bazkideek Klubeko webgune ofizialaren bitartez inskribatu daitezke azaroaren 27tik, asteazkena, 12.00etatik, ostirala arte, azaroak 29, 10.00etara.

Beharrezko balitz, zozketa azaroaren 29ean, 12.00etan egingo litzateke. Soberan dauden sarrerak, Klubeko Peña oficialentzat izango dira. Soberan gehiago baldin baleude, publikoarentzat irekiko lirateke txarteldegiak.

Sarreren prezioa 45 eurokoa izango da. San Mameseko txarteldegietan jasoko dira datorren astelehenean, abenduaren 2an, 10.30etatik 13.30etara eta 17.30etatik 20.00etara.

Sarrerak hartzeko, saridun bazkideek karnet originalak aurkeztea beharrezkoa izango da eta sarreren erabiltzaileen izen-abizenak eta NAN zenbakia adieraztea.