undefined

22 jokalari izan dira hamaikakoan

22 jokalari izan dira hamaikakoan

Kenan Kodro izan da hamaikakoan sartu den azkeneko jokalari zuri-gorria

2019/20 denboraldiko hamasei jardunaldi jokatuta, Gaizka Garitanoren taldeak 22 jokalari desberdin izan ditu hasierako hamaikakoetan Ligako partiduetan. “Guztiengan daukat konfiantza” izan dira entrenatzaile zurigorriak azken hilabeteetan bere jokalariei buruz hitz egiterakoan errepikatutako dituen hitzak .

San Mamesen FC Bartzelonaren estreinatu zenetik, eta Betisen aurka Kenan Kodro hasierako hamaikakoan sartuta, hauxe da orainarteko ligako partidetan Athleticen hamaikakoan izan diren 22 jokalarien zerrenda: Ander Capa, Dani Garcia, Raul Garcia, Iñaki Williams, Unai Simon, Iñigo Martinez, Yeray, Yuri Berchiche, Iker Muniain, Unai Lopez, Iñigo Cordoba, Unai Núñez, Oscar de Marcos, Ibai, Mikel Balenziaga, Beñat, Oihan Sancet, Mikel San Jose, Iago Herrerin, Gaizka Larrazabal, Mikel Vesga eta Kenan Kodro.