undefined

C.F. Intercity-Athletic Club partidarako sarrerak

C.F. Intercity-Athletic Club partidarako sarrerak

CF Intercity taldeak 300 sarrera eskaini dizkio Athletic Clubi Martinez Valero zelaian (Elx, Alacant) abenduaren 17an jokatuko duten Kopako neurketa ikusteko

CF Intercity taldeak Athleticen esku jarri dituen 300 sarreretako bat erosi nahi duten bazkideek Klubeko webgune ofizialaren bitartez eman beharko dute izena, abenduaren 10etik (asteartea, 10:00etatik aurrera) abenduaren 12ra arte (osteguna, 10:00etara arte). Abenduaren 17an (asteartea, 21:00etan) jokatuko dute Kopako partida CF Intercity-k eta Athletic Clubek Martinez Valero zelaian (Elx, Alacant).

Hala behar izanez gero, sarreren zozketa abenduaren 12an (osteguna) egingo litzateke, 12:00etan. Soberan dauden sarrerak Klubeko Peña ofizialentzat izango dira. Sarrera gehiago soberan egongo balira, publiko orokorrarentzat irekiko lirateke txarteldegiak.

Sarreren prezioa 25 eurokoa da.

San Mameseko txarteldegietan jasoko dira datorren ostiralean, abenduaren 13an, 10.30etik 13.30era eta 17.30etik 20.00etara.

Sarrerak eskuratzeko zozketan saritutako bazkideen txartel originalak aurkeztu beharko dira, baita sarreren erabiltzaileen izen-abizenak eta NAN zenbakia adierazi ere.