undefined

Gure harrobiaren emaitzak

Gure harrobiaren emaitzak

Errepasatu azken bi egunetan jokatu diren futbol partidetan Athletic Clubeko harrobiari nola joan zitzaion

Gure lehen bi taldeek golik gabeko berdinketa lortu zuten etxean SD Eibarren aurka LaLiga Santanderren eta Sevilla FC taldearen aurka Primera Iberdrolan; Athletic Cluben harrobia osatzen duten taldeen emaitzak ondorengo hauek izan dira.

Bilbao Athleticek laugarren jardunaldia jarraian kateatu zuen Bigarren B Mailako II. Multzoan irabazi gabe eta, joan den asteburuan Leioan gertatu zen bezala, gol batengatik kale egin zuen, kasu honetan Lezaman, Barakaldoren aurka (0-1). CD Basconiak bana (1-1) berdindu zuen Gasteizen CD San Ignacioren aurka, Diarraren golari esker; Joseba Etxeberriak zuzentzen duen taldearen kontrako dinamikan, Patxi Salinasen taldeak bost neurketa galdu gabe daramatza Hirugarren Mailako IV. Multzoan.

Gazteak A eta B taldeek euren lidergoari eutsi zioten Ohorezko Mailan eta Nazional Ligan. A taldeak 7-0 jipoitu zuen UDC Txantrea Williamsen bi golekin, eta Trespalacios, Uriarte, Asategi, Gerenabarrena eta Serranoren gol banarekin; Koldo Ferrerren gol bakarrak 0-1eko garaipena bermatu zion B taldeari Barakaldon.

Kadete mailan, Athletic Club lehen postuan dago Euskal Ligan eta Ohorezko Mailan. Gure Kadete A taldeak 4-1 irabazi zion Santutxu FC taldeari, eta Kadete B taldeak, Lezaman ere eta 4-1ekoaz, Barakaldo CFri irabazi zion.

Emakumezkoen Athletic Clubeko beheko kategoriei dagokienez, albiste txarrak heldu ziren B taldearentzat denboraldiko lehen partida 0-2 galdu baitzuen Ipar Iberdrola Erronkan, SD Eibarren aurka, nahiz eta sailkapeneko lidergoan jarraitzen duen. C eta Kadete taldeek ere garaipena lortu zuten CA Ortuellaren eta Peña Athletic Santurtzi CFren aurka, hurrenez hurren.