undefined

Umeen sarrerak RC Celtaren kontrako partidarako

Umeen sarrerak RC Celtaren kontrako partidarako

San Mamesen jokatuko den hurrengo neurketako haurrentzako sarrerei buruzko informazioa

Gaurdanik eta abenduak 18ko 24:00ak arte (asteazkena), Athleticen bazkideek bere eserlekua laga ahal izango diote Clubari, eta horren truke 15 urte beherako adingabe batekin joateko bi sarrera erosi, 15 euroan*, Ligako 20. jardunaldiaren Athletic Club-RC Celta partidarako.

Interesdunek eskaera bete beharko dute UMEEN SARRERAK erlaitzean klikatuz, lotura honetan Bazkide Kodea eta dagokion PIN-arekin identifikatuta. Sarreren kopurua mugatua da, Goiko Hego harmailan 150 sarrera eta Beheko Hego Harmailan beste 50, hortaz, eskaerak erabiltzeko dauden sarrerak baino gehiago izanez gero, zozketa egingo dugu izena eman dutenen artean.

Sarreak lortzen dituzten bazkideek txarteldegian jaso beharko dituzte euren sarrerak, partida honetarako ezarriko den txarteldegi-ordutegian urtarrilaren 18 eta 19an.

Argibide gehiago: https://www.athletic-club.eus/txoko

*Gehienez 4 sarrera bazkide txarteleko. Adingabeen sarrera bakoitza, 15 euro.