Harrobiko talde guztiak garaile
Asteburuan Athletic Cluben oinarrizko futbola osatzen duten taldeek lortutako emaitza ezin hobeak errepasatu
Gaizka Garitanok zuzentzen duen taldeak Santiago Bernabeun jokatutako Ligako partidan lortutako berdinketa alde batera utzita, eta urteko azken jardunaldian Emakumezkoen Athletic Clubek Huelvan lortutako garaipena alde batera utzita, harrobiko gainerako maila guztietan gailendu dira Lezamako taldeak.
Bilbao Athleticek garaipenik gabeko hilabete bateko bolada txarra eten zuen Reale Arenan 0-2 irabazita. Morcillok lehen zatian eta Guruzetak bigarren zatian sartutako golei esker. Joseba Etxeberriak zuzendutako taldeak igoerako play off postuetan ospatuko ditu Eguberriak, Bigarren B Mailako II. multzoan. CD Basconiak, dinamika harrigarri batean, sei jardunaldi daramatza Hirugarren Mailako IV. Multzoan galdu gabe, Artunduagan CD Ariznabarrari 2-0 irabazi ondoren, Diarraren eta Guruzetaren golekin.
Gazteak A eta B taldeek lidergoari eutsi diote: lehenak 5-0 irabazi zion Mutilverari (Mikel Lopezen bi gol eta Serrano, Uriarte eta Mendiberen bat) eta bigarrenak 0-3 Deustun (Varelaren, Duñabeitiaren eta Ferrerren golak).
Kadete mailan, gure A eta B taldeak etxetik kanpo nagusitu ziren: 1-3 Zubietan, Realaren aurka Euskal Ligan, eta 0-2 Maionan, Santutxu Fc Bren aurka Ohorezko Mailan.
Emakumezkoen Athletic Cluben B taldeak atseden hartu zuen Reto Iberdrola Norten izandako etenaldiaren ondorioz. Gure C taldea Erandioko Betiko Neskak FKE B taldearen aurka nagusitu zen etxetik kanpo (0-9), eta Emakumezkoen Athletic Club kadeteak 4-0 irabazi zion Pauldarrak FKT taldeari.