
2019ko golen artean, onenetariko bost
2019ko golen artean, onenetariko bost
Gizonezkoen lehen taldeak 2019an sartu zituen golen artean bost gogoratu ditugu
Baten bati oroimenean gordeta geratuko zitzaizkion Athleticek urte honetan zehar lortu dituen gol berezi batzuk. Bakar batekin geratu gabe eta zerrendatik kanpo utzi ditugun guztiak kontuan hartu gabe, gizonezkoen lehen taldeak 2019an sartu zituen bost gol aukeratu ditugu, izan zuten esanahiarengatik edo bere edertasunagatik:
1- Iñaki Williams (Athletic Club 2–0 Sevilla FC, 2018/19, 19. jardunaldia)
Athletic, hiru egun lehenago, Kopan arerio berdinaren aurka galduta iritsi zen San Mamesera. Dena den, kikiltzetik urrun, talde andaluziarrari aurre egin eta hiru puntuak eskuratu zituen Gaizka Garitanoren taldeak. Garaipen hori, hein handi batean, Iñaki Williamsen bi golei esker iritsi zen. Bigarrena, bere zelaitik gauzatutako bakarkako jokaldi ikusgarri baten ostean, Vaclik alde batera utzi eta gero partida amaieran.
2- Beñat Etxebarria (Athletic Club 1-1 Deportivo Alaves, 2018/19, 35. jardunaldia)
Euskal derbi batean gola sartzea beti da berezia eta Beñati ez zaio ahaztuko Alavesen aurkakoa. Igorrekoak Pachecoren atea falta jaurtiketa bikain batekin zulatu zuen markagailua irekitzeko, lehen zatiko 42. minutuan.
3- Aritz Aduriz (Athletic Club 1-0 FC Bartzelona, 2019/20, 1. jardunaldia)
Azeriak une paregabea aukeratu zuen lehoien aurtengo denboraldiko lehen gola sartzeko: San Mamesen, Barçaren aurka, azken minutuetan, partidan ikutu zuen lehen baloian eta txilena batekin. Gainerakoa, historiaren parte da. Gol horri esker, Athleticek ondo ekin zion denboraldiari.
4- Iker Muniain (Athletic Club 3-0 RCD Espanyol, 2019/20, 11. jardunaldia)
1o zuri-gorriak 16. minutua betetzerako, bi gol sartu zituen talde kataluniarraren aurka. Bigarren golan, gure kapitainak, eskuin hankarekin, baloia indarrez jo eta Diego Lopezen atea era paregabean sartu zuen baloia, area kanpotik izugarrizko zartako batekin. Atezainak ezin izan zuen ezer egin eta hiru puntu garrantzitsu lortu zituzten lehoiek.
5- Ander Capa (Athletic Club 2-1 Levante UD, 2019/20, 13. jardunaldia)
Lehoiek lehen zatia azpitik bukatu zuten markagailuan eta bigarren zatian emaitza iraultzea posible zela sinetsita atera ziren. Muniainek berdinketa lortu zuen eta partida amaitzen ari zenean Capak area kanpotik, eskuinez eta era oso indartsu batekin, barrura sartu zuen Athletici garaipena emanda.
Hurrengo bideoan, testuan azaldutako bost golak ikusi ahal izango dituzu.