undefined

De Miguel Leioara eta Atangana Somorrostrora, biak utzita

De Miguel Leioara eta Atangana Somorrostrora, biak utzita

Christopher Hirugarren Mailako taldera joateak Basconiako atezaina Lambeako taldera pasatzea dakar

Mugimenduak Lezaman. Athleticek bi atezainen mailegua osatu du. Bilbo Athleticeko Christopher Atangana atezainak, Leioa Kirol Elkartean utzita zegoenak, Bigarren B Mailatik alde egin du Hirugarren Mailako Juventud Deportiva Somorrostrora, minutu bila.

Aritz de Miguel Basconiako atezainak hartutko du lehenengoak Leioan utzitako lekua. Patxi Salinasen taldea bi atezain hauek izango ditu hemendik aurrera: Julen Agirrezabala eta Gorka Campo.