undefined

Aitor Seguin, Barakaldo CF-ra utzita

Aitor Seguin, Barakaldo CF-ra utzita

Ezker hegalean jokatzen duen jokalariaren lagapena gaur zehaztu da eta Lasesarren jokatuko du denboraldia amaitu arte

Athletic Clubek eta Barakaldok akordioa sinatu dute Aitor Seguin ezker hegaleko jokalariak Lasesarreko taldean denboraldia amaitu arte utzita jokatzeko. Eibartarrak hainbat egun zeramatzan haiekin entrenatzen, baina lagapena gaur arte ez dute zehaztu.

24 urte dituen Seguinek, Athleticera haur mailan iritsitakoak, beste etapa bat hasiko du orain, 2016tik jasan behar izan dituen lesioak ahazten saiatzeko. Bere ezker hanka Lezamako oparoenetakotzat jo dute askotan, Marcelo Bielsak Europa Ligako partida batera deitu zuen Helsinkin eta, Kuko Zigandaren aginduetara, 28 partida jokatu zituen Bigarren Mailan, hiru gol sartuta.