undefined

Villalibre: “Getaferen aurkako partida oso garrantzitsua da”

Villalibre: “Getaferen aurkako partida oso garrantzitsua da”

Gernikako aurrelariak “Ligako garaipenaren bidea” berreskuratu nahi du igande honetan eta Bartzelonaren aurkako Kopako partida ere ilusioz hartu du

Asier Villalibrek prentsaurrekoa eman du Athleticek Lezaman asteko azkenaurreko entrenamendua egin ostean, igandean San Mamesen (16:00) Getaferen aurka jokatuko duen partidaren aurretik. Aurrelari zuri-gorriak LaLigako laugarren postuan dagoen aurkari baten aurkako norgehiagokaren garrantzia azpimarratu du: “Etxean hiru puntuak lortzeko bideari berriz ekiteko gogo handia dugu. Oso partida garrantzitsua da, eta garaipenaren bila joan behar dugu. Aukera oso ona dugu“.

Aurrelari gernikarrak bere une pertsonal ona aztertu du, azken asteetan gauzatu dituen hainbat neurketa nabarmenekin: “Ez neukan presiorik ez jokatzeagatik, aukera iristen zitzaidanerako ondo entrenatzen jarraitzeak bakarrik kezkatzen ninduen. Zer aldatu da orain? Ezer ez, futbolaren uneak baino ez dira. Taldeak nire beharra izan duenean, momentua aprobetxatu dudala uste dut. Lanean jarraitu behar dut minutu gehiago izateko“.

Villalibre Errege Kopako final-laurdenetako zozketaz ere mintzatu da: “Garrantzitsuena etxean jokatzea da. Oso pozik gaude San Mamesen jokatu ahal izateaz, gure zelaian edozeini irabaz diezaiokegula erakutsi dugulako. Dena emango dugu hurrengo kanporaketan egoteko“.