undefined

Sarrerak Granadarako

Sarrerak Granadarako

Granada CF taldeak 575 sarrera bidaliko dizkio Athletic Clubi bueltako finalerdiko norgehiagokarako, horietako 100 Klubeko konpromezuentzat gordetzen dira

Sarreren prezioa 45 eurokoa izango da. Partida hori ikusteko, sarrerak erosi nahi duten bazkideek Klubeko webgune ofizialaren bitartez inskribatu daitezke otsailaren 13tik, osteguna, 10.00etatik, asteazkenera arte, otsailak 19, 10.00etara.

Beharrezko balitz, zozketa otsailaren 19ean, 12.00etan egingo litzateke.

San Mameseko txarteldegietan jasoko dira otsailaren 20an, osteguna, 10.30etatik 13.30etara eta 17.30etatik 20.00etara.

Sarrerak hartzeko, saridun bazkideek karnet originalak aurkeztea beharrezkoa izango da eta sarreren erabiltzaileen izen-abizenak eta NAN zenbakia adieraztea.