
CD Basconia garaipenaren bidera itzuli da Zubietan
CD Basconia garaipenaren bidera itzuli da Zubietan
Patxi Salinasek zuzentzen duen taldeak 0 eta 1 irabazi zion Real Sociedad Cri
CD Basconiak 0 eta 1 irabazi zion Real Sociedad C taldeari Zubietan Unai Naveiraren golari esker eta hortaz, Patxi Salinasek zuzentzen duen taldeak garaipenarekin egin zuen topo berriz Hirugarren Mailako 4. multzoan, ligako azken bi porroten ostean. Laugarren dira sailkapenean, igoerako play-offetan sartzeko postuetan.
Gainerakoan, gure harrobiko taldeen jarduerak emaitza hauek jaso ditu asteburu honetan:
Joseba Etxeberriaren Bilbao Athleticek bana berdindu zuen Lezaman Arenas Cluben aurka. Gorka Guruzetak talde getxoztarraren hasierako gola berdindu zuen luzapenean. Joseba Etxeberriaren lehoikumeek Bigarren B Mailako II. multzoko bigarrenak dira, liderrarengandik (UD Logroñes) hamar puntura.
Reto Iberdrola Norten bost garaipen jarraian lortu ondoren, Emakumezkoen B taldeak 0-2 galdu zuen Lezaman CE Seagullen aurka. Sailkapeneko lidergoan jarraitzen du talde zuri-gorriak. Bestalde, Emakumezkoen C taldeak irabazten jarraitzen du ligako bigarren fasean, Pauldarrak FKT taldeari 5-1 irabazita.
Athletic Club Gazteak A eta B taldeek Ohorezko Mailako eta Liga Nazionaleko lidergoan jarraitzen dute, AD San Juani 3-0 eta Gernikan 1-7 irabazi ostean, hurrenez hurren.
Kadete mailan, A taldeak 5-0 irabazi zion CD Vasconiari Lezaman eta B taldeak 2-3 irabazi zuen Portugaleten. Bi kadeteak euren sailkapenetako goiko aldean mantentzen dira.
