undefined

Lehoiak lanera itzuli dira

Lehoiak lanera itzuli dira

Athletic San Mameseko Atletico Madrilen aurkako partida (igandea, 16:00etan) prestatzen hasi da Lezaman

Athletic Club entrenamenduetara itzuli da gaur, martxoak 11, Lezamara, igandeko Atletico Madrilen aurkako partida prestatzen hasteko.

Juan Iribarren lehen taldeko prestatzaile fisikoak aktibazio saioa prestatu du, eta, bertan, lehen taldeko jokalariek indar eta abiadurako zirkuituak egin dituzte igandeko San Mameseko partidarako prest jartzeko.

Asier Villalibre lehen aldiz aritu da taldearekin, 24. jardunaldian Osasunaren aurka min hartu ostean; Beñat Etxebarria, berriz, ez da entrenamenduan izan, eskuin orkatilan bihurritu bat duelako. Oscar de Marcosek, berriz, bazterrean jarraitzen du lanean, suspertze prozesuan aurrera egiten.