undefined

Williamsek #Etxetik erantzungo du

Williamsek #Etxetik erantzungo du

Bidali orain zure galdera gure aurrelariarentzat gure kanal ofizialetan bihar emango den prentsaurreko birtualerako

Gaur egungo egoera dela eta, Athletic Clubek prentsaurreko birtual bat antolatu du, non Iñaki Williamsek komunikabideen galderei erantzungo dien, baita zaleek gure sare sozialen bidez bidaltzen dituzten galderei ere.

Bertan parte hartzeko, Twitterreko, Facebook eta Instagram.gure kanal ofizialetan utz dezakezu zure galdera.

Iñakiren erantzunak bihar, osteguna, argitaratuko dira bideo baten bidez gure webgune ofizialean eta kanal ofizial ezberdinetan.