undefined

Bideoteka: Lehoi kumeen azken igoera (2014/2015)

Bideoteka: Lehoi kumeen azken igoera (2014/2015)

Atzera begiratzen dugu Cadiz CF eta Bilbao Athletic taldeen arteko partida gogoratzeko, gure filialak Bigarren Mailara igo zuen egunean

Gure YouTubeko kanal ofizialean ikus ditzakezun bideo ugarien artean, Bilbao Athleticek 2015ean jokatu zuen Bigarren Mailara igotzeko azken kanporaketan murgilduko gara gaur.

Gure talde filialak, orduan Jose Angel Zigandak zuzendua, bigarren postuan amaitu zuen Bigarren B Mailako II. multzoan, SD Huescaren atzetik soilik. Lehen kanporaketan CF Villanovense kanporatu zuen eta bigarrenean UCAM Murtzia.

Play-off erabakigarriak Cadiz CF taldearen aurka jokatu zuen, San Mameseko joaneko partidan bi goleko aldeaz garaitu zuena, Santamariaren bikoizketari esker lehen 25 minutuetan. Ekainaren 28an Ramon de Carranzan jokatutako itzulerako partida Jonaren gol batekin galtzen hasi zen; baina etxeko taldea partida luzapenera eraman ahal zuen golaren bila zegoenean, Salinasek 94. minutuan berdinketa lortu zuen Bilbao Athleticentzat: 1-1, eta gure filialak Bigarren Mailara itzultzea lortu zuen, 19 urte geroago.

Cadiz CF – Bilbao Athletic partidaren hamaikakoak hauek izan ziren:

Cadiz CF: 1. Aulestia, 2. Mantecon, 3. Tomas, 4. Servando, 5. Josete, 6. Garrido, 7. Juan Villar, 8. Navarrete, 9. Jona, 10. Machado eta 11. Hugo Rodriguez.
Ordezkoak: 12. Arregui, 13. Alonso, 14. Kike, 15. Migue eta 16. Airam.

Bilbao Athletic: 1. A. Remiro, 2. I. Lekue, 3. Iriondo, 4. Yeray, 5. Unai Bilbao, 6. Gil, 7. Sabin Merino, 8. Undabarrena, 9. Santamaria, 10. Vesga eta 11. Seguin.
Ordezkoak: 12. Etxeberria, 13. Jon Ander, 14. Salinas, 15. G. Iturraspe eta 16. Villalibre.