undefined

Bideoteka: Ezagutu Athletic Club Fundazioa

Bideoteka: Ezagutu Athletic Club Fundazioa

Gozatu gure Fundazioak aurrera eramaten dituen proiektu guztiak deskubrituz

Gure YouTubeko kanal ofizialak dituen bideoen inguruko eguneroko gomendioa Athletic Club Fundazioaren jarduerara zuzenduta dago gaur.

Genuine Athletic Club Fundazioa taldea, Thinking Football Film Festival, Letrak eta Futbola, Ahalegina Kopa, ‘Honelako istorioengatik’… Ezagutzen al duzu gure Fundazioak egiten duen proiektu mordoa?

Albiste honekin batera doan bideoan, 2019an egindako ekintza batzuk laburbildu dizkizugu. Gainera, Athletic Club Fundazioaren YouTubeko kanal ofizialaren erreprodukzio-zerrendan, ekimen horietako bakoitza xehetasun handiagoz ezagutu ahal izango duzu.