undefined

Gol festa San Mameseko euri zaparradaren azpian

Gol festa San Mameseko euri zaparradaren azpian

Hamarkada bat bete da Athletic Clubek Racing Clubi 4-3 irabazi zionetik; euriak eta amaiera biziak markatu zuten partida

2010eko martxoaren 29an, oraindik gogoan dugun partida bat eskaini ziguten Athletic Clubek eta Racing Clubek.

Bilboko astelehen gau hura, zaparrada eta guzti, gol-karrusel polit baten lekuko izan zen (horietako lau azken hamar minutuetan), baita Joaquin Caparrosen Athletic Europako postuetan sendotu zuen garaipenaren lekuko ere. Euria, emozioa eta gol mordoa. Katedraleko benetako partida batez gozatzeko osagai nahikoak.

Hamaikakoak (29J, 2009-2010 denb.)

Athletic Club: 1. Iraizoz, 15. Iraola, 12. San José, 5. Amorebieta, 22. Castillo, 14. Susaeta, 24. J. Martínez, 26. Iturraspe, 11. Gabilondo, 2. Toquero, 9. Llorente.

Ordezkoak: 18. Gurpegui, 27. Muniain, 7. David López.

Real Racing: 1. Coltorti, 14. Pinillos, 2. Henrique, 3. Oriol, 5. Cristian, 10. Munitis, 8. Colsa, 4. Lacen, 11. Óscar Serrano, 27. Canales, 7. Tchité.

Ordezkoak: 21. Diop, 17. Arana, 9. Iván Bolado.

GOLAK: 1-0 Llorente 13′, 2-0 Toquero 18′, 2-1 Tchité 41′, 3-1 Llorente (p.) 78′, 3-2 Ivan Bolado 80, 4-2 Susaeta 87′, 4-3 Ivan Bolado 93′