undefined

Gure Genuine AC Fundazioaren ‘Haka’

Gure Genuine AC Fundazioaren ‘Haka’

Athletic Club Fundazioaren jokalariek LaLigaGenuine taldearen erronka onartu dute eta euren ‘Haka’ partikularra grabatu dute

LaLiga Fundazioak #HakaGenuineChallenge-a jarri du martxan, gerra oihu ospetsu batekin amaitzen den Maori dantza tradizionala egin eta grabatzean datzan erronka. Gure Genuine taldeak bat egin du erronkarekin eta AC Fundazioko jokalariek euren Hakaren bertsio partikularra grabatu dute.

Zeelanda Berriko tangata whenua herri indigenatik dator dantza hau, eta dantza erritual batean edo gerra oihu batean datza. Nazioarteko partidetan Haka dantzatzen duten Zeelanda Berriko All Black bezalako kirol taldeek mundu mailan ospetsua izatea eragin dute.