undefined

Thinking Footballeko bitxiak (V): “92ko uda”

Thinking Footballeko bitxiak (V): “92ko uda”

“92ko uda” dokumentala urte hartako Eurokopan Danimarkak egindakoari buruzkoa da; izan ere, azken uneko gonbidatu moduan joan ziren eta irabaztea lortu zuten

92ko uda” Kasper Barfoedek zuzendutako lana da, eta Thinking jaialdiaren 2017ko edizioan aurkeztu zen. 1992an Suedian egindako Eurokopan Danimarkak lortutako garaipena kontatzen du. Izan ere, daniarrak kasualitatez heldu ziren, azken unean, Yugoslavia deskalifikatuta geratu baitzen. Txapelketa hasi baino hamar egun lehenago jakin zuten parte hartuko zutela, eta harrigarria badirudi ere, irabaztea lortu zuten, finalean Alemaniaren aurka gailenduz. Arrakasta haren erantzule nagusietako bat Richard Møller Nielsen selekzionatzaile nazionala izan zen, dudarik gabe, hainbat zailtasuni aurre egin eta talde sendoa osatu baitzuen. Bera da filmeko benetako protagonista.

Trailerra

Inork ez zuen espero Danimarkak gauza handirik lortzerik; gainera, bere izar nagusia falta zitzaion Michael Laudrup. Gauzak horrela, lehenengo partidan berdinketa egin zuen Ingalaterraren aurka eta bigarrena suediarren aurka galdu zuen. Horregatik guztiagatik, ustekabeko garaipena kirol munduko gogoangarrienetakoa izan zen. Garaipen epiko hark merezi zuen film bat, eta horregatik sortu zen “92ko uda” lana. Horren bidez, hasieratik ezagutuko dugu lorpen handi haren prozesua. Hauxe da aste honetarako gure gomendioa.

?Netflixen duzue ikusgai: https://www.netflix.com/es/title/80106989