undefined

Poliki sukaldatutako golak

Poliki sukaldatutako golak

Pase gehien bildu dituzten zuri-gorrien azken hamarkadako hiru golak jaso ditugu

Athletic Clubek era guztietako golak sartu ditu LaLigako azken hamar denboraldietan, eta gaur hiru landuenen rankinga erreskatatu nahi dugu; hau da, golean amaitu aurretik pase gehien bildu dituzten jokaldiak.

Lehenengoa duela gutxikoa da. 2019ko abuztuaren 30ean, denboraldi honetako 3. jardunaldiko derbian, Raul Garciak 2-0ekoa sartu zuen 28. minutuan. Ezkerreko hankarekin baselina bikaina egin aurretik, 19 pase eman zituzten lehoiek.

Sailkapeneko bigarrena Adurizena da. 2013/14 denboraldiko 26. jardunaldian, Iraolak pasea emanda, aurrelariak buruz egin zuen area barruan Granadaren aurkako gol goiztiarra, 6. minutuan. 18 pase jarraian eman ondoren gertatu zen hori, San Mamesen. 4-0eko markagailuarekin bukatu zen neurketa, donostiarraren hat-trick batekin eta Gurpegiren beste gol batekin.

Podiuma Beñaten gol gol batek ixten du, Katedralean 2013ko irailaren 16an Vigoko RC Celtaren aurka jokatutako partida batean sartua, San Mames berria inauguratu zen egunean. San Joseren asistentziaren ostean, erdilariak 68.ean 3-1ekoa sartu zuen, 3-2 bukatu zen partida batean.