undefined

53 urte Estatu Batuetan jokatutako lehen partidatik

53 urte Estatu Batuetan jokatutako lehen partidatik

Athletic Clubek lagunarteko partida jokatu zuen Estrella Rojaren aurka 1967ko apirilaren 12an Chicagon. 2015ean, Tijuanako Xolosen aurka ere jokatu zuen, Boisen

Gaur, apirilak 12, baina duela 53 urte, Athleticek bere lehen partida jokatu zuen Estatu Batuetan. Piru Gainzak zuzentzen zuen taldeak Belgradeko Izar Gorri indartsuaren aurka jokatu zuen Chicagon (1991n Europako Kopa irabazi zuen), hain zuzen ere, hilabete batzuk lehenago UEFA Kopako lehen kanporaketan zuri-gorriak kanporatu zuen taldearen aurka (5-0 Belgraden eta 2-0 San Mamesen).

Chicagoko Comiskey Parken jokatutako partidan, Athleticek Izar Gorria hartu zuen mendean, 1-3, (orduan Jugoslaviako taldea zena), Acimovicen (66 ‘) hasierako gola irauliz partidako azken hamar minutuetan, Arraizen (2) eta Uriarteren golei esker

Bitxia bada ere, 1966-67 Liga bete betean martxan zela egin zuen bidaia Athleticek Ipar Amerikara, eta Chicagon jokatu eta hiru egunera, Athleticek Valentzian jokatu zuen -Estatu Batuetatik zuzenean bidaiatu zuen- che taldearen aurka, txapelketako azken-aurreko jardunaldian.

Boise, orain arteko bigarren esperientzia
Athletic Club 48 urte geroago itzuli zen AEBetara bere historiako bigarren partida han jokatzera. Kasu honetan, Idahoko Boise hiriburua aukeratu zuten, bost urtean behin euskal diasporaren hiriburu bihurtzen duen Jaialdiaren ospakizuna aprobetxatuz.

Zuri-gorriek Albertsons Stadiumen jokatu zuten Mexikoko Xolos de Tijuana taldearen aurka, 2015eko uztailaren 18an, eta 0-2 irabazi zuten Adurizen eta Beñaten golei esker.

Argazkia: (@AC Museoa) Argoitia, Deusto eta Rojo Chicagoko kaleetan.
Prentsa artikulua: La Gaceta del Norte