undefined

Finala etxean

Finala etxean

Kopako finala jokatu behar zen egunean, beste final hau nola bizi duzun ikusi nahi dugu, #Etxetik, zure kolore zurigorriekin

Gaur, apirilak 18, Athletic Clubek eta Realak Kopako finala jokatu behar zuten. COVID-19ren osasun-krisiak eragindako alarma-egoerak egun historiko batez gozatzea eragotzi dio familia zuri-gorriari.

Une honetan garrantzitsuena etxean konfinatuta jarraitzea da, gure gizarteak bizi duen egoera latzarekin lehenbailehen amaitu ahal izateko. Baina baikortasun kutsu bat ere eskaini nahi dugu, eta ez zaigu modu hoberik okurritzen, athleticzale guztien irudiak gure klubeko koloreekin konpartitzea baino: zuen kamisetak, zuen etxeetako apaingarri zurigorriak, balkoiak nola apaintzen dituzuen… Dena garai zail hauetan agertoki zuri-gorri eta esperantzagarri bat sortzeagatik.

Parte hartu gure twitterreko euskarazko eta gaztelaniazko kontuetan: #BiziAmetsa hashtaga erabili eta bidali zure argazkia gure koloreekin. Parte-hartzaile guztien artean Athletic Clubeko bi kamiseta ofizial zozkatuko dira.

#EtxeanGeratu #BiziAmetsa