undefined

Fundazioaren eta EHUren unibertsitate-titulua

Fundazioaren eta EHUren unibertsitate-titulua

Bilboko Hezkuntza Fakultateak eta Athletic Club Fundazioak unibertsitate titulu berria diseinatu dute datorren ikasturterako

Bilboko Hezkuntza Fakultateak eta Athletic Club Fundazioak beren esperientzia eta interesak batu dituzte, eta, horren ondorioz, Kirol, Hezkuntza eta Bizikidetza: Haurren eta Nerabeen babesako Aditu Titulu berria sortu da. Titulu hori 2020/2021 ikasturtean jarriko da martxan. 20 krediturekin eta modu erdipresentzialean, hezkuntzaren eta kirolaren arloko adituek prestatuko dituzte kiroleko, eskola-kiroleko eta kirol federatuko profesionalak, ikuspegi berritzaile eta inklusibo batetik, eta pertsonen garapen integrala sustatzen duten balioak kontuan hartuta.

Beraz, haurrak eta nerabeak babesteko legeekin bat datorren titulua da, eta hiru helburu nagusi ditu:

1) Haurrak eta nerabeak babesteari buruzko lege-esparrua aztertzea eta kirol-esparruari lotzea.

2) Eskubide eta aukera berdintasuna bermatuko duten prestakuntza-prozesuak diseinatzeko, garatzeko eta ebaluatzeko gai diren entrenatzaileak prestatzea, balioei, ekitateari eta dimentsio emozionalari arreta berezia eskainiz.

3) Kirola gizarte-trebetasunak eta trebetasun kritikoak garatzeko eta herritarrei zerbitzua emateko tresna gisa identifikatzea.

Gainera, haurrek eta nerabeek kirol-arloan dituzten esperientziak ezagutzeko aukera izango dute ikasleek, eta 4 kredituko praktika espezializatuak egingo dituzte graduondoko edukiak praktikan jartzeko gai izango diren ingurune batean. Hori guztia Athletic Club Fundazioaren eta UPV/EHUren zuzendaritzapean, adingabeekin egindako kirol-lanaren bikaintasunera iristeko helburuarekin.

Informazio gehiago nahi izanez gero, idatzi Mari Mar Boillosi [email protected]  eta Asier Romerori [email protected]  , Euskal Herriko Unibertsitatekoa.