Rocky Liceranzu eta zortzigarren Liga
Lehen taldea

Rocky Liceranzu eta zortzigarren Liga

Zuri-gorriek Ligan sartutako 3.000 golak Athletic Cluben ligako azken titulua suposatu zuen 1984an

Rocky Liceranzu eta zortzigarren Liga
Rocky Liceranzu eta zortzigarren Liga
2020ko api. 29a

1984ko apirilaren 29an San Mames Athletic eta Ralaren arteko berebiziko derbiaren lekuko izan zen. Clementek zuzendutako lehoiek Ligako titulua zuten jokoan, txapelketako azken jardunaldian, Real Madril eta FC Bartzelona atzetik estutzen.

Katedraleko festa giroan, hitzordu handietan bezala, Athleticek irabazi egin behar zuen lidergoari eusteko eta euren bigarren Liga jarraian irabazteko. Aurrean, UEFA Koparako postu bat lortu nahi zuen Reala zeukaten.

Real Madrilek, bestalde, Sarrian jokatzen zuen jokoan ezer ez zuen RCD Espanyolen aurka, eta Bartzelonak bisita zaila egin beharra zuen Vicente Calderonen.

Emozioa izan zen nagusi azken jardunaldi honetan, Ligako titulua erabakitzen zuten hiru partidetan izandako alternatibengatik: Manzanareseko garaipen goiztiarrak (1-2) eta Realak San Mamesen behin behinean lortutako berdinketak (Real Madrilek Sarrián lortutakoarekin bat egiten zuena), zalego ezberdinen poza behin eta berriz aldatzea eragin zuten.

Baina Iñigo Liceranzuren golak (2-1), Rocky izenez ezagunagoa, espekulazio guztiekin amaitu zuen. Gol historikoa izan zen, balio bikoitzarekin; izan ere, liga bat lortu ez ezik, (Athleticen palmaresean zortzigarrena), talde zuri-gorriaren Ligako 3.000 gola izan zen.

Jardunaldia hasi aurretik zegoen bezala geratu zen sailkapena: Athleticek Ligako txapeldun titulua berreskuratu zuen Real Madrilekin lortutako gol bereziari esker. Madrildarrak bigarren sailkatu ziren, lehoiekin puntuetan berdindua, eta FC Bartzelona hirugarren izan zen, puntu bat gutxiagorekin.


Athleticen hamaikakoa 1983/84 denboraldiko Ligako partida hartan; 1. Zubizarreta, Goikoetxea, De Andrés, De la Fuente, Urkiaga, Liceranzu, Dani, Sola, Noriega, Urtubi, Argote. 


San Mames Liga titulua ospatzen

Lehoien gol historikoak
Liceranzuk lehoien ligako hirugarren mila gola sartu zuen. Horrela, Jose Antonio Latorreren lekukoa hartu zuen, zeinak 2.000. gola sartu  zuen 1963an, denboraldi horretako 14. jardunaldian, Valladoliden aurka.


Athleticen 3.000 gola ligan, Iñigo Liceranzuk sartua 1984ko Athletic 2-1 Real Sociedad partidan

Latorre baino lehen, Rafa Iriondok itxi zuen lehen milakoa, hau ere Valladoliden aurka sartuta, 1948ko Ligako lehen jardunaldian. Santi Ezquerrok 4.000 sartu zuen  2004/05 denboraldian, Real Zaragozaren aurkako partidan, txapelketako 16. jardunaldian.

Argazkiak: AC Museoa 

+
Informazio gehigarria