ADIERAZPEN OFIZIALA
Lehen taldea

ADIERAZPEN OFIZIALA

Lehiaketak ezin amaitzearen balizko egoeraren aurrean, UEFAk Europako lehiaketetarako sailkatzei buruz Espainiako Futbol Federazioari jakinarazitakoaren inguruko Athletic Cluben adierazpena

ADIERAZPEN OFIZIALA
ADIERAZPEN OFIZIALA
2020ko mai. 1a

Europako Futbol Elkarteen Batasunak (UEFA) atzo Europako futbol federazioei jakinarazi zienez, oraindik amaitzeke dauden etxeko lehiaketak amaitu ezin badira, lehentasuna emango zaie klubek liga profesionaletan dituzten kirol merituei, kopa nazionaletako klub finalisten aurretik, Europa Leagueko hurrengo ediziora sartzeko zerrenda zehazterako orduan.

Horrek esan nahi du Europako Futbol Federazioak  RFEFk planteatzen duen aukera baztertzen duela; hau da, lehiaketak amaitu ezean eta Kopako bi finalistetako batek Europako txartela izango balu ligako lehiaketagatik, Kopako beste finalistak Europa League 2020-21ean parte hartuko lukela dio RFEFk.

Athletic Club ez dago batere ados liga profesional bateko zazpigarren sailkatuaren merituei balio handiagoa ematen dien erabakiarekin; izan ere, Ligako 38 jardunaldietatik oraindik 11 jokatzeke daude. Kopako lehiaketako finalistak, ordea, gure futboleko kategoria guztietako 125 talderen aurkako txapelketan aritu dira, eta azken partida, finala, jokatzea baino ez zaie geratzen. Era berean, lehiaketak aldez aurretik amaituz gero, Europa League 2020-21erako plaza ligako lehiaketaren bidez sartzen ez den Kopako finalistari emango behar litzaiokela uste dugu.

Athletic Clubek ez du ulertzen Kopa bezalako ospe eta tradizio handiko lehiaketa bati Europako plaza bat esleitzeko aukera kentzea, beti horrela izan denean. Erabaki horrekin, Europa Ligako multzoen fasera sartzeko aukerarik gabe utziko lituzkete finalista bat eta balizko Kopako txapeldun bat.

Gure eskubideak zorroztasun eta zintzotasun osoz defendatu ditugu beti, eta, alde horretatik, gure ustez bidezkoak diren irizpideak defendatzen jarraituko dugu.