undefined

106 urte 1914ko Kopatik

106 urte 1914ko Kopatik

Athletic Clubek España FC gainditu zuen Irungo finalean

106 urte bete dira gaur Athletic Clubek España FC taldearen aurka Irungo Costorbe zelaian Kopako finala irabazi zuenetik. 1914ko maiatzaren 10ean, 16.30ean, hasi zen partida eta gure klubak 2-1 irabazi zuen.

Severino Zuazok bi gol sartu zituen lehen ordu erdia bete baino lehen. Coletasek 89. minutuan sartutako golak 2-1ekoa ezarri zuen. 1914koa izan zen gure erakundeak jarraian irabazi zituen hiru Kopetatik lehena.

Athletic Club – España FC Irunen

Finalerako txartela lortzeko, Athleticek Vigo Sporting gainditu behar izan zuen finalerdietan: 11-0 irabazi zion Bilbon eta berdinketarekin (3-3) amaitu zen Galizian jokatutako itzuliko partida.

Argazkiak: AC Museoa