undefined

Athletic Cluben lan-saioa (2020-05-21)

Athletic Cluben lan-saioa (2020-05-21)

Gizonezkoen lehen taldea Lezaman aritu da berriro, etenaren osteko bigarren aste honen erdialdean

Bigarren astearen erdian, Athletic lehen aldiz aritu da Lezaman Aritz Adurizek erretiroa hartu eta gero. Taldeka banatuta berriz ere, Gaizka Garitanoren gizonentzako lana pabiloi barruan hasi da, alderdi fisikoa protagonista izanda, ondoren kanpoko lanari bide emateko.

Lehenik eta behin, baloiarekin lehen ukituak hasteko, jokalariek hainbat errondo egin dituzte, eta, ondoren, pase luzeak eta pilota kontrolak egin dituzte. Entrenamenduak hegaletatik egindako jokaldiekin jarraitu du, jaurtiketei bidea emanez. Lau lauren aurkako erasoekin bukatu dute lan-saioa, eraso eta defentsa jokaldiak tartekatuz.