undefined

De Marcos: “Jendea asko zaindu da geldialdi honetan”

De Marcos: “Jendea asko zaindu da geldialdi honetan”

Athletic Clubeko futbolariaren prentsaurrekoa Lezamako instalazioetan

Oscar de Marcos Athleticeko jokalari arabarrak agerraldia egin du gaur goizean Lezamako instalazioetan. Taldea LaLigaren hasiera berrira sasoi onean iritsiko dela uste du: “Jendea asko zaindu da bi hilabeteko geldialdi honetan, helburua sasoian jarraitzea zen, ez baikenekien noiz itzuliko ginen“.

Atletico Madril lehen aurkariari dagokionez, De Marcosek “oso aurkari gogorra” dela uste du; “talde guztiei kostako zaigu hasieran, ez guri bakarrik. Penarik handiena jendearen babesetik galtzen dugun gehigarria da. San Mamesek puntu asko eman dizkigu hemen egon naizen urteetan zehar“.

Horren harira, txapelketara itzultzearen garrantzia azpimarratu nahi izan du: “Ondo hastea eta lehen dinamika oso garrantzitsuak dira, gero ez baitago hobetzeko tarte handirik“.

De Marcosek ere hitz txeratsuak izan ditu Aritz Adurizentzat: “Erreferente bat izan da, irakasle bat gutako askorentzat. Bere agurra egun tristea izan zen, asko maite dugulako, eguneroko bizitzan ondoan ez izatea gogorra egiten da“.