undefined

Taldeak entzun zaitzala! Animatu!

Taldeak entzun zaitzala! Animatu!

Bidal iezaiezu animozko bideo bat lehoiei, partida bakoitzaren aurretik San Mamesen ikus dezaten

Athleticek zaleen berotasunaz gozatzerik ez duenez, jarraitzaile zuri-gorriek animatzeko bideo labur bat (5-10 segundu) bidali ahal izango diote klubari, gaurtik aurrera, eta lehoiek ikusiko dute larunbatean San Mamesen. Animatzeko mezu guztiak lagungarri izango dira, tartean irrintziak edo “Aupa Athletic” oihu klasikoa, taldeak bere jarraitzaleak senti ditzan. Zaleen presentzia ordezkaezina bada ere, harmailen arnasa nolabait Katedralera itzuli behar da. Zuen ahotsarekin taldea animatuko duzue!

Bideoak [email protected]  helbide elektronikora bidali ahal izango dira, beharrezkoa izanez gero, Wetransferren bidez.  Larunbatean Real Betisen aurka jokatuko den partidarako animatzeko bideoak bidaltzeko epea bihar, ostirala, amaituko da, eguerdian. Animatu eta taldea anima ezazue!

Gogoratu:

– 5-10 segundoko bideo laburrak

– Grabazio horizontala

– Real Betisen aurkako partidarako taldeari zuzendua

– Helbide honetan: [email protected]