undefined

Denboraldi-aurreko proba zorrotza

Denboraldi-aurreko proba zorrotza

Zuri-gorriek denboraldi-aurreko lehen lagunartekoa jokatuko dute Atletico Madrilen aurka, Champions Leagueko final-laurdenetako partida prestatzen ari den aurkaria

Emakumezkoen lehen taldeak denboraldi-aurreko aurreneko lagunarteko partida jokatuko du Atletico Madrilen aurka datorren larunbatean, abuztuaren 8an, Lezaman, 18:00etan. Villacamparen neskak lehiara bueltatuko dira martxoaren 1ean RCD Espanyolen aurka jokatu zuten azken norgehiagokaren ostean eta, gainera, talde madrildarra bezain indartsua den aurkari baten aurka.

Madrildarrek uztailaren 6an hasi zuten denboraldi-aurrea Alcala de Henaresen, lehoiak baino bi aste lehenago, abuztuaren 21ean Bartzelonaren aurka San Mamesen jokatuko duten Women ‘s Champions Leagueko final-laurdenetako partida prestatzeko.

Dani Gonzalezen taldeak Turid Knaak, Hedvig Lindahl, Alia Guagni, Merel van Dongen eta Pauline Peyraud fitxatu ditu eta Grace Kazadi utzita daukate. Gainera, bigarren taldeko bost jokalari lehen taldearekin ari dira denboraldi-aurrea egiten: Sonia Majarin, Alejandra Bernabe, Paula Vizoso, Leire Peña eta Jana Xin. Kontuan hartzeko proba izango da zuri-gorrientzat, hainbeste hilabetetako etenaldiaren ondoren sentsazioak eta lehiaketa-erritmoa hartu nahi baitituzte. Partida ateak itxita jokatuko da Lezaman.