undefined

2020/21 denboraldiko lan saioetako bilduma berria

2020/21 denboraldiko lan saioetako bilduma berria

Athletic Clubeko gizonezkoen eta emakumezkoen lehen taldeek New Balanceko bilduma pertsonalizatu berria jantzi dute

Athletic Clubeko zaleek 2020-2021 denboraldirako New Balance entrenamendu bilduma berriaz gozatzeko aukera dute jada. Gizonezkoen eta emakumezkoen lehen taldeek, entrenamenduetan eta proba fisiko eta medikoetan, Athletic Clubeko Training gama osatzen duten jantzietako batzuk jantzi dituzte.

Maila ezberdinetako jokalariek elastikoak, poloak eta jertseak tonu urdinetan jantziko dituzte, eta teknikoek kolore grisetan. Gainera, bildumak bi praka motz beltz ditu (poltsikoarekin eta poltsikorik gabe), baita entretenimenduzko hainbat jantzi ere (jakak, txubaskeroa, praka luzeak).

Athletic Club Training 2020-21 bilduma berria klubeko denda ofizialetan eta online dendan eros daiteke: tienda.athletic-club.eus