
18 jokalari Real Oviedoren aurkako deialdian
18 jokalari Real Oviedoren aurkako deialdian
Nuñezek, Cordobak eta Vesgak Carlos Tartiereko lagunartekoa jokatzeko bidaiatuko dute
Athleticek Real Oviedoren aurka jokatuko du ostiral honetan, 12:00etan, Carlos Tartiere futbol zelaian. Partida zuzenean ikusi ahal izango da gure Youtubeko kanalean, euskaraz eta gaztelaniaz. Taldea autobusez joango da gaur arratsaldean 17:30ean eta Asturiasen egingo du lo.
Gaizka Garitanok 18 jokalari deitu ditu, Unai Nuñez, Iñigo Cordoba eta Mikel Vesga deialdian sartuz. Larunbatean Lezaman Eibarren aurka jokatuko duten partidak ere baldintzatu du zerrenda.
Hona hemen deialdia: Ezkieta, Iru, Capa, Lekue, Luengo, Nuñez, Paredes, Sillero, Beñat Prados, Vencedor, Vesga, Zarraga, Córdoba, Ewan Urain, Kodro, Nico Serrano, Vicente eta Villalibre.
Kuko Zigandaren taldeak bi berdinketa lortu ditu Celtaren aurkako lagunartekoan Balaidosen (2-2) eta Mirandesen aurka etxean (0-0). Lehen mailako klubek utzitako jokalari gazteekin indartu da. Rafa Mújica (Leeds), Cédric (Atletico), Edgar (Betis) eta Gabriel Brazao (Inter) dira orain arte taldean dauden aurpegi berriak.