Nekanek senda-agiria jaso du
Emakumezkoena

Nekanek senda-agiria jaso du

Pasa den maiatzean ebakuntza egin zioten jokalari zuri-gorriari, eta prest dago 2020-21ko Primera Iberdrolaren hasierarako

Nekanek senda-agiria jaso du
Nekanek senda-agiria jaso du
2020ko urr. 1a

2019/2020 denboraldia zaila izan zen Nekane Diezentzat, eta sendatzeko gogor lan egin ostean, “7” zuri-gorriak senda-agiria jaso du. Min hartu zuen Nekanek Levanteren aurkako Primera Iberdrolaren lehen jardunaldian, eta ordutik ez du errendimendu ona aurkitu. Urtarrilean ezker belauneko lesio batek zelaietatik urrundu zuen, eta maiatzean kirurgia artroskopikoa egitea erabaki zuten, mina sendatzeko.

Orain, Nekane prest dago deialdian sartzeko eta denboraldi berri bati ekiteko. Bere kasuan, Athletic Clubeko armarria defendatzen duen hamalaugarren denboraldia izango da, denboraldi gehien eman dituen taldeko bigarrena Erika Vazquezen atzetik, aurten 16 denboralditan jarraian lehoi bezala parte hartu duen lehen jokalariaren marka finkatuko duena.