undefined

Aurre-akordioa Alex Berenguerren fitxaketarako

Aurre-akordioa Alex Berenguerren fitxaketarako

Torino FCko aurrelariak lau denboraldirako kontratua sinatuko du Athleticekin, azterketa medikoa gainditzen badu

Athletic Clubek eta Torino FC taldeak aurre-akordioa lortu dute Alex Berenguer jokalaria talde zuri-gorria etortzeko. Nafarrak 2023-2024 denboraldiaren amaierara arte sinatuko du kontratua, baldin eta hurrengo orduetan Bilbon egingo dioten azterketa medikoa gainditzen badu.

Berenguerrek (25 urte) 84 partida jokatu ditu Italiako Serie A-n azken bi denboraldietan, 9 gol eskuratuz eta 8 asistentzia eginez. Futbolari nafarrak 29 partida jokatu zituen LaLigako Lehen Mailan 2016-17 denboraldian CA Osasunarekin. Bere ibilbidean zehar hegalean eta aurrelariaren atzean jokatu du.