

Aurreko denboraldian Valladoliden aurka jokatutako partida zale zuri-gorriak harmailetan izan zuen azkena izan zen. Kopako finalerako sailkapenaren biharamunarekin batera lortutako 1-4ko garaipen hark poztazun handian utzi zuen Athleticen familian. Oso ondo pasatu zuten Jose Zorrillara hurbildu ziren mila zale zuri-gorriek, garaipenaz gain, Aritz Adurizek lehoi gisa jokatu zuen azken partida bertatik bertara bizitzeko zortea izan baitzuen. Ahaztezina.
Inguru horietatik ditugun peñakide eta jarraitzaile guztiez oroitzeko unea da orain. Ipar-mendebaldeko zaleen elkartea oso aktiboa da, eta Valladoliden, Palentzian, Leonen eta Zamoran elkarte garrantzitsuak ditugu, oso leialak. Venta de Bañoseko Peña Venteña, Peña Paredes de Navas, Peña Palentina, Peña Medina del Campo eta Peña La Catedral elkarteko zaleekin Downing Street tabernan elkartu ohi dena, zuzendaritza-batzordearen bisita jaso zuen iazko partida hura zela-eta. Kantu eta besarkada uneak izan ziren, aurretik zer zetorkigun jakin gabe. Ez dugu ahaztu behar Palentzian iparralderago beste bi kolektibo daudela: Peña de Guardo eta Barrios de la Vegako Peña El Chopo de la Vega.
Orain, partida telebistaz ikusteko ere ezin izango dira bildu. Asier Villalibrek, Real Valladoliden utzita jokatu zuen gure lehoiak, mezu bat bidali die bideoz: “Aurten ezin izango zarete gurekin egon, baina zuen babesa sentituko dugu eta poza ematen saiatuko gara”.



“Gehien pozten nauen neurketako bat da”
Lehen taldea
Marcelino Garcia Toral pozik agertu da Athleticek Granadari irabazi ostean eta bere taldearen maila azpimarratu du, Kopako hamaikakoarekin alderatuta “bederatzi aldaketa” izan baititu


Berenguerrek Granadaren aurkako garaipena sinatu du
Lehen taldea
Lantalde lorpena izan zen, 91. minutuan gauzatuta, baina Villalibreren gol bikainarekin hasitakoa


Hamaikakoak: Athletic Club-Granada CF
Lehen taldea
Kontsulta itzazu San Mamesen 21:00etatik aurrera jokatuko den LaLiga Santanderreko partidaren hasierako hamaikakoak


Lan plangintza martxoaren 14ra arte
Lehen taldea
Athletic Clubeko lehen taldeak honako lan plangintza dauka martxoaren 14ra arte, azken orduko aldaketarik gertatu ezean


Athletic Club-Granada CF partidaren buletina deskargatu
Lehen taldea
Gozatu San Mamesen jokatzen diren partidetako ohiko buletinaz bertsio digital interaktiboan


Deialdia: Athletic Club-Granada CF (26. J LaLiga)
Lehen taldea
Marcelinok 23 jokalari deitu ditu bihar Granadaren aurka San Mamesen jokatuko den LaLigako partidarako


Marcelino: “Arreta guztia biharko partidan jarri behar dugu”
Lehen taldea
Athleticek Granada hartuko du San Mamesen, “gauzak oso zail jarriko dizkigun aurkaria” entrenatzailearen esanetan


Zuzenean: Marcelinoren prentsaurrekoa
Lehen taldea
Jarraitu streaming bidez lehoien entrenatzaileak Lezamako prentsa aretotik egingo duen agerraldia, biharko Athletic-Granada partidaren atarian


ZOOM I Bigarren finalean sartu ginen eguna
Lehen taldea
Horrela bizi izan genuen barrutik apirilaren 17ko Kopako final handirako sailkapena, hurrengo hilabetean lehoiek jokatuko duten bigarrena.


Laburpen-bideoa | Levante UD 1-2 Athletic Club (1/2, itzulikoa)
Lehen taldea
Gozatu Ciutat de Valencian jokatutako Errege Kopako finalerdietako itzuliko partidako irudirik onenetaz