undefined

Supercopa 2021. Marcelino eta Muniain

Supercopa 2021. Marcelino eta Muniain

Teknikariak eta zuri-gorrien kapitainak prentsaurrekoa eman dute Real Madrilen aurkako Superkopako finalerdiaren atarian

Marcelino Garcia Toralek eta Iker Munianek agerraldia egin dute Rosaledako (Malaga) prentsa aretoan, bihar Superkopako bigarren finalerdia jokatuko duten tokian, Real Madrilen aurka. Biek bat egin dute esaten “taldea txapelketa irabaztera datorrela. Badakigu zaila izango dela, Real Madril talde lehiakorrenetako bat baita, are gehiago horrelako txapelketetan, baina anbizioa eta ilusioa dira nagusi, eta taldea gai ikusten dugu”.

Entrenatzaile zuri-gorriak azaldu duenez, taldea “partidaren hasieran Barçaren aurka emandako irudi ona etengabe garatzen” saiatuko da. “Gogor lan egin dugu planteamendu ezin hobea aurkezteko eta Real Madrili aurre egiteko. Titulu bat irabazteko bi partida falta zaizkigu eta horien bila goaz”.

Marcelinok talde merengearen erasorako gaitasuna azpimarratu du, eta badaki “Barçaren aurka egin genuena baino hobeto defendatu beharko dugula, baina erasora jo nahi dugu ere. Real Madril zalantzan jartzen saiatuko gara baloia erabiltzen dugunean, horrela bakarrik egongo gara garaipenetik gertuago”.

“Real Madrili aurre egiteko kapazak gara”

Iker Muniainek irmoki defendatu du Superkopako lauko finalarekin taldeak duen ilusioa: “Munduko ilusio guztiarekin gatoz. Oso titulu garrantzitsua da guretzat eta zaleentzat”.

Kapitain zuri-gorriak taldea “prest” eta “bihar Real Madrili irabazteko bermeekin” ikusten du. “Exijentzia handiko 90 minutu izango dira, erritmo handikoak eta alternatiba askokoak, baina finalerdia da eta dena gerta daiteke. Finala igandean jokatu nahi dugu ”

Iker Muniain ha sido tajante sobre la ilusión de la plantilla con la Final a 4 de la Supercopa: “Venimos con toda la ilusión del mundo de ganarla. Es un título importantísimo para nosotros y para la afición”.

El capitán zurigorri ve al equipo “capacitado” y “con garantías de ganar mañana al Real Madrid. Van a ser 90 minutos de mucha exigencia, con mucho ritmo y con muchas alternativas, pero es una semifinal y todo puede pasar. Queremos jugar la final el domingo”