

Athletic Clubek urtarrilaren 17an Sevillako La Cartuja estadioan lortu zuen 2021eko Superkopako irabazlearen garaikurra erakutsiko du bihartik, asteartea, hilaren 26an eta igandera arte. Kopa San Mameseko erabilera anitzeko gelan egongo da (gaur egun ‘Eurokopako txapeldunak’ erakusketak hartzen duen tokian), eta bertara La Campa de los Ingleses tabernako sarreratik (A sarbidea) sartuko da.
Egungo murrizketak kontuan hartuta, derrigorrezkoa izango da trofeoa ikusi eta argazkiak atera nahi dituzten athleticzaleek bisitaren aurretiko erreserba egitea. Horretarako, honako esteka hau jarri da (klubaren webguneko ‘Sarrerak’ menuaren bidez ere sar daiteke), aurrez hitzordua online eskatzeko, eskuragarri dauden ordutegi/egunen artean aukeratuta. Gehienez 4 sarrera erreserbatu ahal izango dira pertsonako (doakoak izango dira).
Txandak 15 minuturo izango dira, eta ordutegiak 10:00etatik 20:00etara izango dira (azken txanda, 19:45ean), etenik gabe, hilaren 26tik (asteartea) hilaren 31ra (igandea), biak barne.
Gaur egungo mugikortasun-murrizketek Bilbon bizi diren athleticzaleei mugatzen diete ekintza hau une honetan; beraz, Klubaren asmoa da berriz ere ekintza horri ekitea mugikortasuna gainerako udalerrietara zabaltzen denean.


San Mames, gaixotasun arraroekin bat
Kluba
Morez argiztatu da otsaileko azken egunean ospatzen den munduko jardunaldi honetan


Lan plangintza martxoaren 7ra arte
Lehen taldea
Athletic Clubeko lehen taldeak honako lan plangintza dauka martxoaren 7ra arte, azken orduko aldaketarik gertatu ezean


Athletic-SD Eibar, martxoaren 20ean (14:00etan)
Lehen taldea
Talde armaginaren aurkako derbia martxoaren 20ean jokatuko da, San Mamesen


Laburpena I Levante UD 1-1 Athletic Club (LaLiga 25. J)
Lehen taldea
Partidak bi penalti izan zituen, bat talde bakoitzarentzat, eta bana amaitu zen


“Garaipena merezi izan dugu”
Lehen taldea
Marcelinok, Ciutat de Valencian berdinketa lortu ondoren, bere taldeak Levanteren aurkako berdinketa baino gehiago merezi izan duela azpimarratu du


Sari eskasa berdinketarekin
Lehen taldea
Athleticek Levanteren atean etengabeko arriskua sortu arren, partida berdinketan amaitu zen, bi golak penaltiz sartuta


Hamaikakoak: Levante UD – Athletic Club
Lehen taldea
Kontsulta itzazu Ciutat de València zelaian jokatuko den LaLigako 25. jardunaldiko partidako hasierako taldeak


Marcelino: “Biharko partida bakarrik dugu buruan”
Lehen taldea
Athleticeko entrenatzailearen arabera, ostegunean berriro ere Levanteren aurka Kopako partida jokatu arren, taldeak Ligako partidan soilik jarri behar du arreta: “Partidarik hurbilena da garrantzitsuena”


Deialdia: Levante UD-Athletic Club (25.J LaLiga)
Lehen taldea
Marcelinok 23 jokalari deitu ditu bihar Levanteren aurka Ciutat de Valèncian jokatuko den LaLigako partidarako


Zuzenean: Marcelinoren prentsaurrekoa
Lehen taldea
Streaming bidez jarraitu entrenatzaile zuri-gorriak Lezamako prentsa aretotik biharko Levante-Athletic partidaren aurretik egingo duen agerraldia