

Marcelino Garcia Toralek agerraldia egin du Lezamako prentsa aretoan Bartzelonaren aurka Camp noun jokatu baino egun bat lehenago (igandea, 21:00etan). Zuri-gorrien entrenatzaileak Bartzelonari egindako bisitaren zailtasunaz jabetuta, “joko eta emaitza aldetik oso dinamika onean” ikusten du Athletic, eta “baikortasunez, ausardiaz eta anbizioz” ikusten du taldea Bartzelona mendean hartzeko.
“Duela gutxi aritu gara euren aurka. Lehenengoan, San Mamesen, nagusi izan ziren eta horren arrazoia badakigu. Superkopako finalean, gu izan ginen nagusi eta merezita irabazi genuen. Asko hobetu dugu baloirik gabe, presio guneetan asmatuz eta aurkariaren erasoan jokoa neutralizatuz. Arrisku egoera gutxi sortu zizkiguten eta bihar defentsan eraginkortasuna mantentzen saiatuko gara”, azaldu du Marcelinok.
Entrenatzaile zuri-gorriak taldearen eraginkortasuna ere azpimarratu du erasoaren alorrean: “Oso zenbaki onak ditugu golari begira. Gaur egungo Athleticek gainditu egiten du nik buruan nuena hona iritsi ginenean. Ez dakit zenbat aldiz errepikatuko dugun Getaferen aurkako bigarren zatian eskaini genuen ikuskizuna, adibidez, baina egunero lan egiten dugu hobeak izateko. Hobetu ezin dugula pentsatzen dugun egunean okerrera egiten hasiko gara”.
Laligan Camp Noura egindako azken bisitetan Athleticek emaitza positiborik lortu ez duela jakitun da Marcelino: “Jokalariek erakutsi didate ez direla inor baino gutxiago sentitzen, eta euren lanarekin eta erabakiarekin edonori irabaz diezaioketela. Bihar Bartzelonan irabaztea gustatuko litzaiguke, eta horretara goaz”.



Hamaikakoak: Levante UD – Athletic Club
Lehen taldea
Kontsulta itzazu Ciutat de València zelaian jokatuko den LaLigako 25. jardunaldiko partidako hasierako taldeak


Marcelino: “Biharko partida bakarrik dugu buruan”
Lehen taldea
Athleticeko entrenatzailearen arabera, ostegunean berriro ere Levanteren aurka Kopako partida jokatu arren, taldeak Ligako partidan soilik jarri behar du arreta: “Partidarik hurbilena da garrantzitsuena”


Deialdia: Levante UD-Athletic Club (25.J LaLiga)
Lehen taldea
Marcelinok 23 jokalari deitu ditu bihar Levanteren aurka Ciutat de Valèncian jokatuko den LaLigako partidarako


Zuzenean: Marcelinoren prentsaurrekoa
Lehen taldea
Streaming bidez jarraitu entrenatzaile zuri-gorriak Lezamako prentsa aretotik biharko Levante-Athletic partidaren aurretik egingo duen agerraldia


Aste erabakigarria Levanteren aurka
Lehen taldea
Lehoiek, Ciutat de València zelaian jokatuko dituzten bi partidetatik lehenengoari aurre egingo diote ostiral honetan 21:00etan (25. J/LaLiga), martxoaren 4an Kopako finalerdietako itzuliaren aurretik


Zozketa: Raul Garciaren kamiseta
Lehen taldea
Parte hartu Athletic Clubeko Instagrameko kontu ofizialean eta lortu kontratua berritu berri duen jokalariaren kamiseta sinatua


“Erronkak, zenbat eta zailagoak hobeto”
Lehen taldea
Raul Garciak, Athleticekin 2022ra arte duen konpromisoa berritu ostean, “Klub honetan lehiatzeko behar den mailan egonda” jarraitzeko asmoa “beti” izan duela aitortu du


Zuzenean: Raul Garciaren prentsaurrekoa
Lehen taldea
Streaming bidez jarraitu du jokalari zuri-gorriaren agerraldia Lezamako prentsa aretotik, 2022ra arte kontratua berritu ostean


Raul Garciak kontratua berritu du 2022ra arte
Lehen taldea
Akordioak beste denboraldi baterako aukera ematen du, zenbait helbururen arabera


Berenguer, gol-bolada onean
Lehen taldea
Athletic Clubeko azken fitxaketa goleatzaile zuri-gorrien lehen postuan kokatu da LaLigan sartutako sei golei esker, lau azken bost partidetan