

Marcelino Garcia Toral hedabideen aurrean agertu da Athleticek Betisen aurka Benito Villamarinen jokatuko duen neurketaren atarian. Lehoiek baikortasunez jokatuko dute Errege Kopako final-laurdenetako partida: “Jokalariak oso ondo ikusten ditut, ilusioz beteta. Talde aparta daukat. Gogotsu daude, irabazleak dira, eta beti dena ematen dute. Ahalik eta talde lehiakorrena aterako dugu kanporaketa gainditzen saiatzeko. Hiru partida falta zaizkigu titulu batengatik berriz lehiatzeko aukera izateko eta arreta osoa partida honetan jarri behar dugu finalerdietan egoteko”.
Athleticek aurkari gogorra izango du aurrean, Real Betis; izan ere, denboraldikota unerik onenetako batean dago, 2021ean porrotik jaso gabe. Azaroan, lehoiek 4 goleko aldearekin irabazi zioten talde berdeguneari LaLigan, baina biharkoa ezberdina izango da. Horren aurrean, Marcelinok Manuel Pellegriniren taldearen sasoi ona aitortu du, baina bere jokalarien egoeraz ere ohartarazi du: “Betis dinamika onean dago, baina gu ere bai. Ligako partidari dagokionez, taldeak momentu ezberdinetan eta etapa ezberdinetan daude. Ñabardura esanguratsuak daude. Garrantzitsuena? Hau final bat balitz bezala da. Irabazten duenak finalerdietan jarraituko du eta galtzen duenak etxera joango da. Finalerdietan egoteko ilusio handia dugu eta indartsu borrokatuko dugu hori lortzeko”.
Beste titulu bat lortzeko aukerari dagokionez, entrenatzaile asturiarra hurbilen dagoen norgehiagokan zentratzearen aldekoa da: “Nik ez dut presioa sentitzen. Nire ideia beti da berehalakoan begirada jartzea. Apirilaren 3an, aurreko Kopan lortutako final bat jokatuko dugu, eta, orain, berehala datorren partidan jarriko ditugu indarrak, biharkoa, alegia. Guk geure buruari presioa egin behar diogu partida on bat jokatzeko, egunero egiten dugun bezala. Irabazteko gogoz eta konbentzimenduz aurre egin behar dugu. Alde ona ikusten saiatzen naiz beti. Lehiatzea, irabaztea eta tituluak eskuratzeko aukera gertu izatea baino gauza politagorik ez dago”.



Marcelino: “Ondo neurtu dugu denbora eta ez dugu etsi”
Lehen taldea
Entrenatzaile zuri-gorriak bere taldeak Levanteren hasierako golari erantzuteko eta Kopako finalean sartzeko izan duen gaitasuna azpimarratu du


“Harro egoteko modukoa da lagun talde honekin lehiatzea”
Lehen taldea
Raul Garciak “taldeak egiten duen horretan duen fedea” azpimarratu du Levanteren aurka Kopako finalerdian lortutako garaipenaren ostean


Kopako beste final bat!
Lehen taldea
Marcelinoren lehoiek historia egin dute eta 15 egunetan bi final jokatuko dituzte, Real Sociedad eta Bartzelonaren aurka, luzapenean Levanteri 1-2 irabazi ostean Berenguerren golarekin


Hamaikakoak: Levante UD – Athletic Club
Lehen taldea
Ciutat de Valèncian jokatuko den Kopako finalerdietako itzuliko partidarako hasierako hamaikakoak kontsultatu


TADak desuseztatu egin du Iñigo Martinezengatik eskatutako kautelarra
Lehen taldea
Athleticeko jokalariak ezin izango du Levanteren aurka jokatu gaur gauean


Iñigo Martinez: neurri kautelarraren eskaera TADen aurrean
Lehen taldea
Athletic Clubek gaurko egunerako premiazko neurri kautelarra hartzeko eskatu dio Kirolaren Administrazio Auzitegiari, Apelazioak errekurtsoa bertan behera utzi ondoren


Lehoiek Valentziara bidean bizitako bidaia
Lehen taldea
Athletic Clubeko espedizioa kontzentrazio-hotelean dago dagoeneko, emozioz beteriko goiz baten ostean


Urrats bat gehiago #BiziAmetsa
Lehen taldea
Athleticek Levanteren aurka neurtuko ditu indarrak bihar Errege Kopako finalerdietako itzuleran, finala lortzeko azken urratsa


Iñigo Martinez: Errekurtsoa Apelazioari
Lehen taldea
Athletic Clubek lau partidarekin zigortzeko erabakiaren aurka helegitea aurkeztu du eta neurri kautelarrak eskatu ditu


Deialdia: Levante UD-Athletic Club (Kopako finalerdia)
Lehen taldea
Marcelinok jokalari guztiak deitu ditu bihar Levanteren aurka Ciutat de València zelaian jokatuko den Kopako finalerdietako itzulerako partidarako