

Unai Vencedorrek agerraldia egin du Lezamako prentsa aretoan, atzo Athleticekin 2025era arte kontratua berritu ostean. Santutxuko erdilaria pozik agertu da: “Oso pozik nago nire bizitzako taldean egoteagatik. Eskerrak eman behar dizkiot klubari nigan jarritako konfiantzagatik eta konfiantza hori zelaian itzultzen saiatuko naiz. Urte askoz gehiago hemen egotearekin amets egiten dut “.
2017an Santutxutik iritsi zen gazte mailako bigarren urtean, eta Lezaman aurrerapauso handiak eman ditu. Athleticen aukeren zain egon ondoren, Ligako 14 partidatan, Kopako bitan eta Superkopako txapelketako partida bietan parte hartu du: “Itxaron egin behar izan dut, eta egunez egun gogor lan egin. Iritsi da aukera eta orain ahalik eta gehien aprobetxatzen ari naiz. Dena nahiko azkar gertatu da, baina ahalik eta ondoen egokitzen saiatzen ari naiz momentu honetara. Dena horrela jarraitzea espero dut “.
Athleticen bizi duen une gozoaz jabetuta, Vencedorrek honakoa ohartarazi du: “Mantentzea da zailena, eta argi daukat gogor lan egiten jarraitzea tokatuko zaidala, ahalik eta minutu gehien jokatzeko”.
Unaik esker oneko hitzak izan ditu Gaizka Garitanorentzat, pasadan denboraldian Osasunaren aurka debuta egiteko aukera eman zion entrenatzailearentzat: “Berak eman zidan Lehen Mailan hasteko aukera. Arlo pertsonalean eta futbolean irakatsi didan guztia hartuko dut. Asko zor diot Gaizkari “.
Azkenik, Vencedorrek mezu bat bidali nahi izan die belaunaldi gazteei: “Ez dira besoak jaitsi behar, ez da atzera egin behar. Askok txikitatik dugun ametsagatik gogor borrokatu behar dugu, eta horretarako ez diogu lan egiteari utzi behar. Entrenamendu eta partida bakoitza gai garena erakusteko aukera bat da, baina, batez ere, gozatu bideaz”.



Marcelino: “Ondo neurtu dugu denbora eta ez dugu etsi”
Lehen taldea
Entrenatzaile zuri-gorriak bere taldeak Levanteren hasierako golari erantzuteko eta Kopako finalean sartzeko izan duen gaitasuna azpimarratu du


“Harro egoteko modukoa da lagun talde honekin lehiatzea”
Lehen taldea
Raul Garciak “taldeak egiten duen horretan duen fedea” azpimarratu du Levanteren aurka Kopako finalerdian lortutako garaipenaren ostean


Kopako beste final bat!
Lehen taldea
Marcelinoren lehoiek historia egin dute eta 15 egunetan bi final jokatuko dituzte, Real Sociedad eta Bartzelonaren aurka, luzapenean Levanteri 1-2 irabazi ostean Berenguerren golarekin


Hamaikakoak: Levante UD – Athletic Club
Lehen taldea
Ciutat de Valèncian jokatuko den Kopako finalerdietako itzuliko partidarako hasierako hamaikakoak kontsultatu


TADak desuseztatu egin du Iñigo Martinezengatik eskatutako kautelarra
Lehen taldea
Athleticeko jokalariak ezin izango du Levanteren aurka jokatu gaur gauean


Iñigo Martinez: neurri kautelarraren eskaera TADen aurrean
Lehen taldea
Athletic Clubek gaurko egunerako premiazko neurri kautelarra hartzeko eskatu dio Kirolaren Administrazio Auzitegiari, Apelazioak errekurtsoa bertan behera utzi ondoren


Lehoiek Valentziara bidean bizitako bidaia
Lehen taldea
Athletic Clubeko espedizioa kontzentrazio-hotelean dago dagoeneko, emozioz beteriko goiz baten ostean


Urrats bat gehiago #BiziAmetsa
Lehen taldea
Athleticek Levanteren aurka neurtuko ditu indarrak bihar Errege Kopako finalerdietako itzuleran, finala lortzeko azken urratsa


Iñigo Martinez: Errekurtsoa Apelazioari
Lehen taldea
Athletic Clubek lau partidarekin zigortzeko erabakiaren aurka helegitea aurkeztu du eta neurri kautelarrak eskatu ditu


Deialdia: Levante UD-Athletic Club (Kopako finalerdia)
Lehen taldea
Marcelinok jokalari guztiak deitu ditu bihar Levanteren aurka Ciutat de València zelaian jokatuko den Kopako finalerdietako itzulerako partidarako