

Marcelino Garcia Toralek hedabideen galderei erantzun die bihar San Mamesen jokatuko den Levanteren aurkako Kopako finalerdietako joaneko norgehiagokaren atarian.
Entrenatzaile zuri-gorriak adierazi duenez, bere taldea bihar garaipenaren bila aterako da “Ez dut inoiz berdinketarik sinatzen; ez da gure pentsamoldea, ez jokalariena, ezta klub honena ere. Gure maila gorena lortzea nahi dut. Partida txukun bat egin behar dugu. Irabazteko pentsamoldearekin aterako gara. Ezin dugu kontzentrazioa galdu eta talde fidagarria izan behar dugu”.
Aldi berean, golik ez jasotzearen garrantzia azpimarratu du: “Atea hutsean mantentzeko gai izatea nahiko nuke. Kontrako golik gabe irabazten badugu, abantaila izango dugu itzuliko partidarako. Aurrerapauso handia litzateke. Oreka mantentzea erabakigarria izango da. Atea hutsean mantenduko bagenu, albiste ona izango litzateke”.
Biharko aurkariaren zailtasunaz ohartarazi du: “Errespetuz, umiltasunez eta zailtasun handienaz jabetuta ekingo diogu norgehiagokari. Bolada onean dagoen talde bati egingo diogu aurre, urtarrilaren 6tik galtzen ez duen talde bati. Oso talde ausarta da, kontraeraso bikaina egiten du. Erabaki azkarrak hartzera behartuko gaituzte”.



Athletic-SD Eibar, martxoaren 20ean (14:00etan)
Lehen taldea
Talde armaginaren aurkako derbia martxoaren 20ean jokatuko da, San Mamesen


Laburpena I Levante UD 1-1 Athletic Club (LaLiga 25. J)
Lehen taldea
Partidak bi penalti izan zituen, bat talde bakoitzarentzat, eta bana amaitu zen


“Garaipena merezi izan dugu”
Lehen taldea
Marcelinok, Ciutat de Valencian berdinketa lortu ondoren, bere taldeak Levanteren aurkako berdinketa baino gehiago merezi izan duela azpimarratu du


Sari eskasa berdinketarekin
Lehen taldea
Athleticek Levanteren atean etengabeko arriskua sortu arren, partida berdinketan amaitu zen, bi golak penaltiz sartuta


Hamaikakoak: Levante UD – Athletic Club
Lehen taldea
Kontsulta itzazu Ciutat de València zelaian jokatuko den LaLigako 25. jardunaldiko partidako hasierako taldeak


Marcelino: “Biharko partida bakarrik dugu buruan”
Lehen taldea
Athleticeko entrenatzailearen arabera, ostegunean berriro ere Levanteren aurka Kopako partida jokatu arren, taldeak Ligako partidan soilik jarri behar du arreta: “Partidarik hurbilena da garrantzitsuena”


Deialdia: Levante UD-Athletic Club (25.J LaLiga)
Lehen taldea
Marcelinok 23 jokalari deitu ditu bihar Levanteren aurka Ciutat de Valèncian jokatuko den LaLigako partidarako


Zuzenean: Marcelinoren prentsaurrekoa
Lehen taldea
Streaming bidez jarraitu entrenatzaile zuri-gorriak Lezamako prentsa aretotik biharko Levante-Athletic partidaren aurretik egingo duen agerraldia


Aste erabakigarria Levanteren aurka
Lehen taldea
Lehoiek, Ciutat de València zelaian jokatuko dituzten bi partidetatik lehenengoari aurre egingo diote ostiral honetan 21:00etan (25. J/LaLiga), martxoaren 4an Kopako finalerdietako itzuliaren aurretik


Zozketa: Raul Garciaren kamiseta
Lehen taldea
Parte hartu Athletic Clubeko Instagrameko kontu ofizialean eta lortu kontratua berritu berri duen jokalariaren kamiseta sinatua