undefined

Asteburu ezin hobea harrobiarentzat

Asteburu ezin hobea harrobiarentzat

Bilbao Atheticek, Basconiak, Emakumezkoen C taldeak eta Gazte Mailako bi taldeek azken jardunaldiko partidak irabazi zituzten

Asteburu honetan, gure harrobiko talde guztiek garaipena lortu zuten jokatutako bost partidetan. Seigarren bat jokatu behar zen, baina Reto Iberdrolaren Athletic B-Bartzelona B partida atzeratu egin zen Kataluniako taldean izandako Covid-19aren kasu positiboengatik.

Bilbao Athleticek bi goleko aldearekin Deportivo Alaves B mendean hartu zuen, jarraian hirugarren garaipena lortuz. Diarraren eta Artolaren golek, Agirrezabalak gelditutako penaltiaz gain, gure taldea Bigarren B Mailako II. Multzoko lehen postuan mantentzeko balio izan du. Joseba Etxeberriaren jokalariek, dagoeneko hamairu jardunaldi daramatzate porrotik jaso gabe. Bi jardunaldi etxetik kanpo jokatu ondoren, Lezamara itzuliko dira larunbatean azken-aurreko postuan dagoen SD Leioaren aurka jokatzeko.

CD Basconiak bigarren garaipena jarraian lortu du CD San Ignaciori bi goleko aldearekin irabazita. Patxi Salinasen jokalariak Hirugarren Mailako IV. Multzoko liderra den Pasaia KE-ren aurka arituko dira Artunduagan hurrengo jardunaldian.

Gazteak A taldeak 0-1 irabazi zion Deportivo Alavesi Ohorezko Mailan, eta lehen postuan jarri da Eibar taldetik bost puntura. Armaginen taldea bera izango da garaitu beharreko hurrengo aurkaria, asteazkenean, Unben.

Gazteak B taldeak garaipen erosoa lortu du Deusturen aurka (4-0) eta lau jardunaldi daramatza galdu gabe. Lortutako emaitza onei esker Jon Solaunen taldea Liga Nazionaleko bigarren postuan jarri da.

Asteburuan jokatu zen emakumezkoen partida bakarra emakumezkoen C taldearena izan zen, eta Leioako Emakumeak taldeari 3-2 irabazi zion Sarrienan. Lehoiek zortzi jardunaldi daramatzate jarraian porrotarik jasan gabe eta bigarren postuan daude Euskal Ligan, SD Eibar B taldearen atzetik. Datorren larunbatean (16:00etan) Lezaman jokatuko dute talde armaginaren aurka.