undefined

Bilbao Athletic-SD Leioa, bertan behera

Bilbao Athletic-SD Leioa, bertan behera

Larunbat honetarako aurreikusitako partida, Bigarren B Mailako 17. jardunaldiari dagokiona, atzeratu egin da kanpoko taldean Covid-19rekin zerikusia duten gorabeherak direla eta

Bilbao Athleticen eta SD Leioaren arteko norgehiagoka, Bigarren B Mailako 17. jardunaldiari dagokiona, bertan behera geratu da COVID-19rekin zerikusia duten gorabeherak direla eta. Hala erabaki du Espainiako Futbol Federazioko Lehiaketa Epaileak, Leioa SDak bidalitako jakinarazpenaren ostean.

Hori dela eta, Espainiako Futbol Federazioak erabaki du larunbat honetarako Lezaman jokatzekoa zen neurketa beste egun batera atzeratzea, ahalik eta denbora hurbilenera. Lehiaketa Epaileak erabakiko du hori, lehia ahalbidetzen duten inguruabar guztiak egiaztatu bezain laster.