undefined

Kuotei buruzko galderak eta erantzunak

Kuotei buruzko galderak eta erantzunak

Athletic Clubek datorren igandean Ezohiko Batzar Nagusian egingo duen kuoten proposamenaren inguruko zalantza ohikoenei buruzko informazioa

1. Zer gertatzen da nire 2020ko kuotarekin?
Bazkideak 2020an San Mamesera joaterik izan ez zuen sarrera libreko hamaika partidak itzuli egingo dira, bazkideak San Mamesera joan ahal izango den 2021eko partidekin konpentsatuz.

2. Orduan, bazkideek ez al dituzte ordainduko 2021ean publikorik ez duten partidak?
Ez da kuota ordainketa berririk egin beharko 2021ean jokatuko diren partidetarako. Konpentsazio bidez ordaindutakotzat joko dira, 2020an jada ordaindutako kuotarekin.

3. Eta 2021ean ezin bada 2020ko partiden kopuru berera joan?
2021ean publikoarekin jokatu daitezkeen 2020ko hamaika partidak konpentsatu ezin badira, aldea bazkideei itzuliko zaie, 2022ko kuotatik kenduta.

4. Zer gertatzen da aurrerakina eskatu zuten bazkideei eta 2020an ordaindutako aurrerakinekin?
Bazkideak 2021ean zein partidetara joan ahal izango diren kontuan hartuta erregularizatuko dira kuotak.

5. Proposatuko al da Covid laguntza bat bazkideei hurrengo ohiko batzarrerako?
Bai, 2021eko urriko Batzarrean proposatuko da, aurten publikorik gabe jokatu diren partidei eta Covid-ak Athletic Cluben izango duen eragin ekonomiko globalari buruzko datu zehatzak eskuratu ondoren.

6. Batzarrari proposatuko zaion Covid laguntza lineala izango da?
Bai, bazkide guztiek klubari ematen dioten laguntza lineala planteatuko da, eta Batzarrak erabakiko du onartu ala ez.

7. Zer gertatzen da bazkide berriekin?
2021eko bazkide berriei urte erdiko kuota kobratuko zaie. San Mamesera joaterik ez badute, gainerako bazkideei bezala erregularizatuko zaie.

8. Bazkide berriek ezohiko laguntza linealari aurre egin beharko diote?
Batzar orokorrean laguntza lineala onartzen bada, bazkide berriek dagokien laguntzaren zatia ordaindu beharko dute.