undefined

Zortzi gol-pase hilabete batean

Zortzi gol-pase hilabete batean

Iker Muniainek bere marka pertsonala ganditu du taldekideei golak sartzeko baloia ematerakoan

Marcelino Garcia Toralen etorrerak, Athletici Superkopako titulua emateaz gain, lehoien konfiantza eta joko maila handitu ditu. Hori gutxi balitz, gure taldea Kopako beste final baten atarian jarri du eta erasoko jokoa ezarri du; horren adibide da orain arte bederatzi neurketetan 25 gol egin direla (batez beste 2,6 partida bakoitzeko).

Proiektu berri honen onuradun handienetako bat Iker Muniain kapitaina da. Estatistikei begira, bere gol-asistentziak nabarmendu behar dira. Urtarrilaren 17tik otsailaren 15era doan denbora tartean, zortzi asistentzia eman ditu, bere marka pertsonalak hobetuz.

Bartzelonaren aurkako Superkopako finalean hasi zen bere luxuzko asistentzien albuma sortzen, Villalibreri 93. minutuan egindako falta ospetsuan gola erraztuz eta Williamsen golaren jokaldia sortuz. Egun batzuk beranduago errepikatu zuen Eivissaren aurka Kopan Raul Garciari baloia eskainiz, eta lau jardunaldi geroago Raul Garciari berari eta Yerayri bere erdiraketak oparitu zizkien Getafe taldeari egindako 5-1ekoan, Liga txapelketan. Bere gol-paseen bolada onarekin jarraituz, oraingoan Williamsek aprobetxatu zuen Alcoyanoren kontra Kopan. Muniainek ateratako korner baten ondorioz Iñigo Martinezek ezin hobeto sartu zuen baloia Levanteren atean burukada batez, otsailaren 11n, Kopako finalerdietako joaneko norgehiagokan, eta zortzigarrena Ramon de Carranzan agertu zen joandako astelehenean. Berenguerrek Muniainek eman zion pase argia ondo amaitu zuen.