

Aitor Elizegi Athleticeko presidenteak agerraldia egin du gaur arratsaldean San Mameseko Jose Iragorri prentsa aretoan, atzoko Ezohiko Batzar Nagusia aztertzeko. Elizegik bozkatzeko aurkeztu diren bi atal ekonomikoak onartu izana eta kudeaketa atzera bota izana azpimarratu du: “Argi geratu da gure planteamendu ekonomikoa gure bazkideen eta hirugarren erakundeen aurrean onartuta dagoela. Bazkideen konfiantza hori sentitu dugu. Denboraldi honetako aurrekontuan, benetako betebehar asko izan ditugu dagoeneko: zaleak zelaian sartu ezin izana, urtarrileko jokalarien merkatua, kontratuen berritzeak… Hurrengo hilabeteetan itxaropen handia dugu. Kudeaketari dagokionez, argi dago ez dugula gure ahalegina helarazten jakin, eta hori argi utzi du Batzarrak”.
Athleticeko presidenteak azpimarratu duenez, ekitaldi ekonomikoa eta kudeaketa banatzen jarraituko dute: “Ibaiganen gauden bitartean horrela izango da. Zuzendaritza batzorde baten proiektuak lantzeko orduan, urrats ona dela uste dugu hiru puntuak bereiztea, eta horrek aberastu egiten du eztabaida”.
Elizegik klubaren kudeaketaren hainbat puntu azpimarratu ditu: “Athletic txapeldun batekin amets egiten dugu. Athletic bakarra eta batua nahi dugu. San Mameseko harmailen berrantolaketak estadio zaharrari buruz ditugun oroitzapenak gogoratzeko balioko digu. Eta etorkizuneko Athletic bat nahi dugu: parte hartu daitekeena, gardena, eta Batzarra etxean, San Mamesen edota telematikoki antolatu dezakeena… Batzordea lan handia egiten ari da erreforman. Orain pentsatzen dugu egoera lasai dagoela eztabaida horretarako, eta hilabete hauek ditugula aurretik, atzo sentitu genuen konfiantzazko botoaren ostean, baita aipatu ditugun kritika konstruktiboen ostean ere”.
COVID-19ren ondorioengatik bazkideei planteatuko zaien aparteko kuotari dagokionez, Elizegik azken egunetan klubak adierazitakoa azpimarratu du: “Gure Batzarrarekin partekatu, eztabaidatu eta adostu nahi dugu zer esan nahi duen Covid kuota horrek. Hurrengo Ohiko Batzarrean guk proposatzen ditugun ideiak aurkeztuko ditugu eta Athleticeko bazkide taldeak erantzungo du”.
Joan den astean soldatak jaisteko akordioa adostu ostean, gizonezkoen lehen taldeko jokalari guztien ahalegina eskertu nahi izan du Athleticeko agintari nagusiak: “Talde honek bi titulu irabazi ditu aurten: Superkopa eta elkartasuna”.



AC Museoaren produktu sorta berria
Kluba
Gozatu gure Athletic Club Museoarentzat esklusiboki diseinatutako objektu artistiko jasangarrien katalogoaz


San Mameseko eskailera mekanikoen proiektuaren lizitazioa
Kluba
Athletic Clubek obra zibilari eta instalazioei dagozkien lanak esleitzeko izapideak hasi ditu, bai eta eskailera mekanikoen fabrikazioari, hornidurari, instalazioari eta mantentze-lanei dagozkienak ere


San Mames, gaixotasun arraroekin bat
Kluba
Morez argiztatu da otsaileko azken egunean ospatzen den munduko jardunaldi honetan


Zuzenean: Aitor Elizegiren prentsaurrekoa
Kluba
Streaming bidez jarraitu Athletic Clubeko presidenteak atzoko Batzar Nagusiaren inguruan egingo duen agerraldia


Batzarra: bozketen emaitzak
Kluba
Hauek dira bazkide konpromisarioen artean bozkatu diren Ezohiko Batzar Nagusiaren Gai-zerrendako hiru puntuen emaitzak


Presidentearen hitzaldia Ezohiko Batzarrean
Kluba
Aitor Elizegiren hitzak Athletic Clubeko Ezohiko Batzar Nagusiaren irekieran


Ezohiko Batzar Nagusia eratu da
Kluba
347 bazkide konpromisario telematikoki konektatu dira 10:00etan, beraz Gai-zerrendako puntuak garatzen hasi dira


Zuzenean: Ezohiko Batzar Nagusia 2020
Kluba
Streaming bidez jarraitu batzarrean eztabaidatuko den gai zerrenda


Kuotei buruzko galderak eta erantzunak
Kluba
Athletic Clubek datorren igandean Ezohiko Batzar Nagusian egingo duen kuoten proposamenaren inguruko zalantza ohikoenei buruzko informazioa


Akordioa Athleticen gizonezkoen lehen taldearekin
Kluba
Jokalarien soldataren borondatezko bigarren murrizketa hamar hilabetean