
Lezama |
Imanol Garcia de Albenizek 2025era arte berritu du kontratua
Imanol Garcia de Albenizek 2025era arte berritu du kontratua
Lehoikumeak Athleticekin duen lotura luzatu du, 9 urterekin Lezamara heldu eta gero harrobiko maila guztietatik igaro eta gero
Athleticek Imanol Garcia de Albeniz jokalaria berritu du 2025eko ekainera arte. Horrela, ezker hegaleko defentsak Klubarekin duen lotura luzatu du, bederatzi urterekin Klubera iritsi eta gero eta hamar urte baino gehiago harrobiko maila guztietan eman ostean.
20 urteko Gallartako jokalaria denboraldi honetan minutu gehien (1.171) jokatu dituen laugarren lehoikumea da. Iaz 21 partida jokatu zituen, eta aurrekoan, Basconian ari zela, 36.