undefined

Batzar Nagusiaren Eraketa

Batzar Nagusiaren Eraketa

Bazkideei jakinarazten zaie hurrengo lau urteetarako Batzar Nagusia eratzeko prozesua hasi dela

Bazkideei jakinarazten zaie hurrengo lau urteetarako Batzar Nagusia eratzeko prozesua hasi dela.
Horretarako, martxoaren 16tik 30era arte (egun hori barne), Klubeko iragarki-taulan jarriko da 2021eko martxoaren 15ean adin-nagusitasun zibila duten eta Klubean etenik gabeko urtebeteko antzinatasuna duten bazkide guztien zerrenda, Hauteskunde-Batzordeak eginda. Zerrenda horretan jasoko dira izen-abizenak, bazkide-zenbakia eta jaiotza- eta Klubean egindako sarrera-data. Era berean, prozesua amaitu arte, bazkideek ea errolda horretan agertzen diren kontsultatu ahal izango dute, Klubaren webgunearen bidez, “Bazkideen Txokoa” atalean.

Zerrenda horretan agertzen ez diren bazkideek, edo bere datuak okerrak badira, apirilaren 10era arteko epea izango dute Hauteskunde-Batzordeari erreklamazioak egiteko. Nahi duten bazkideek erreklamazio-eredu bat eskuragarri dute Klubeko webgunean, “Bazkideen Txokoa” atalean, deskargatu ahal izateko.

Hautagaitzak aurkezteko inprimaki ofizialak Batzar Nagusian parte hartu nahi duten bazkideen eskura daude, Klubaren webgunean, “Bazkideen Txokoa” atalean, deskargatu eta inprimatzeko, baita San Mameseko Bazkideen Arretarako bulegoan ere, jaso ditzaten. Hautagaiak behar bezala beteta aurkeztu beharko du hautagaitza, apirilaren 15etik ekainaren 1era arte, egun hori barne.

Dokumentua honela aurkeztu ahal izango da:
* Inprimaki ofizial bakarra aurkeztuz, sinadura guztiak bertan jasota.
* Inprimaki ofiziala eta haren kopia bat edo gehiago aurkeztuz, zenbaki berarekin, bazkideen sinadura kopietan aldi berean jaso ahal izateko, eta, horrela, sinaduren bilketa lana errazteko. Sinadurak hainbat kopiatan biltzen badira, guztiak grapaz lotu beharko dira jatorrizko inprimakian aurkezteko; horrela, dokumentu bakarra osatuko dute, eta guztira, gutxienez, hautagaitza sinatzen duten bazkideen jatorrizko 9 sinadura eta hautagaiarena berarena izango dira.

Bi kasuetan, hautagaiari babesa ematen dioten bazkideen izen-abizenak, bazkide-kodea eta eskuz idatzitako jatorrizko sinadurak jaso beharko dira, baita hautagaiarenak ere, eta horien guztien indarreko NANaren fotokopia aurkeztu beharko da.

HAUTESKUNDE-BATZORDEA